XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MANEZ - Gaizo Pello, badakizu zonbat errespetatzen zaitudan.

Bainan permetituko dautazu erraitea irri-egingarri zirela.

PELLO - Irri-egingarri, ni? Zendako, plazer baduzu?.

Ez dutalakotz oraino erloja miseraule hau kurri-arazi?.

MANEZ - Ez hortako, ez.

Bainan horri mintzo zirelakotz jende bizi bati bezala, iduri eta konprenituko zituen.

PELLO - Alta, hala da.

Erlojera niz.

Enetako, erloja muntrak dira gauza biziak, artha beharretan diren adichkide batzu.

Mementoan, erloja hunen soinatzen ari niz.

Sendatia izaiten delarik, milesker erranen daut bere tik-tak chuchenarekin eta tirrinta ochenarekin.

MANEZ (Espaldak altchatuz): Ori, pena emaiten dautazu.

PELLO (Erlojari mintzo): Ez zakokala kasurik egin, ene adichkidea.

Manez duk jite tzarreko gizona eta herrian, jeus ez gizon.

MANEZ (Egunkaria utziz): Erakutsiko dauzut zer gizon nizan, eta jakin zazu, Pello, hanbat-gachto izanen dela zuretako.

PELLO - Zer nuzu mehatchatzen?.

MANEZ - Segurki: eta kasu zuri!.

PELLO (Erloja mahi gainean pausatuz).

Gaichoa, ez zabiltza batere ontsa.

Ikusiko duzu merari salatzen bazitut, pasatzen sendituko duzun deus.

CIRILO (Jatsaren pasatzea uztirik, heldu da).

Biba zu, Pello! Sala zazu! Ni destemenio agertuko nitzauzu.

MANEZ (Chutituz, hari buruz abian).

Hik, nahi baduk konseilu on bat, segi zak hire lana eta hire sudur zikina ez zakala ezar ene egitekoetan.